urt. 31

MENDIKO ESKI IKASTAROA. HASTAPENA (urtarrilak 31 eta otsailak 1)

Jardueraren argibidea

Mendi federatuentzako ikastaroa (Nafarroako mendi federazioaren edo beste mendi federazio autonomiko baten lizentzia).

Mendizalea zara eta mendi eskia probatzea nahi duzu? Jaisten dakizu baina mendiak igotzeko aukera ere buruti dabilkizu?
Erantzuna baiezkoa bada, ikastaroa hau zuretzat da aproposa. Mendian eskiekin ibiltzeko behar duzuna irakatsiko dizugu, eta segurtasun teknikak kranpoi eta pioletarekin ere praktikatuko ditugu.

Mendi eskian aritu edo probatu nahi duten mendizale eta eskiatzaileei zuzendutako ikastaroa.

DERRIGORREZKO MATERIALA: Arba, Pala, Sonda eta mendiko eskiak.

ASTEBURUKO IKASTAROA: larunbata eta igandea.

BETEKIZUNAK: Pista urdinetatik ondo jaistea.

Ikastaroa izango da Belaguan edo Aragoiko Pirinioetan (elurraren kopuruaren eta baldintzen araberakoa.

Prezioak ez du ostatua barne hartzen, baina izena ematean ostatu-gehigarria ordain daiteke (larunbateko gaua, pentsio erdiko erregimenean).

Joan-etorria ez dago prezioaren barne.

EZ DUGU DIRUA ITZULIKO, EGURALDIA EDO BESTE ARRAZOIENGATIK ANTOLATZAILEAK IKASTAROA BERTAN BEHERA GERATUKO DELA ERABAKITZEN BADU IZAN EZIK.

Xehetasunak

Jardueraren hasiera

2026(e)ko urtarrilaren 31(a), Larunbata 08:00

Jardueraren bukaera

2026(e)ko otsailaren 1(a), Igandea 16:00

Ize-emateraen haisera

2025(e)ko abenduaren 22(a), Astelehena 09:00

Izen-ematearen bukaera

2026(e)ko urtarrilaren 16(a), Ostirala 12:00

Plaza libre

6