mai. 25

Baztango XXX. Mendi Itzulia (Berroeta-Berroeta)

Jardueraren argibidea

Baztango Mendigoizaleak taldeak Baztango Mendi Itzuliaren XXX. edizioa antolatu du Berroetan. Bi ibilbide desberdin diseinatu dira:



  • A ibilbidea (motza):
    20,5 kilometro / 1.030 metroko malda

  • B ibilbidea (luzea):
    33,5 kilometro / 1.890 metroko malda


OHAR GARRANTZITSUA


Aurten izen-ematea online bakarrik egin ahal izango da, eta ez da ibilaldiaren egunean bertan egiteko aukerarik izango, aurreko urteetan bezala.


ARAUTEGIA


  1. Izena emateko ordain saria: 12 € (federatuak 10 €). Federatu-txartela erakutsi beharko da nahitaez.
  2. Irteera baino lehen, parte-hartzaile bakoitzak kontrol-postu bakoitzean aurkeztu beharko duen txartela jasoko du.
  3. Irteera 7etatik 7:30etara burutuko da.
  4. Kontrol postu bakoitza txarteletan agertzen den ordutegi minimoan irekiko da. Kontrola irekia ez badago ez da txartela sinatuko eta ezingo da jan-edana bermatu.
  5. Ez da inolako sailkapenik egonen.
  6. Ibilbidean zehar osasun postuak izanen dira.
  7. BAZTANGO MENDIGOIZALEAK taldea ez da ibilaldi honetan edo haren ondorioz gerta daitezkeen istripu edota eritasunen erantzulea izanen. Parte hartzaileek ez dute kalte ordainik eskatzeko inolako eskubiderik.
  8. Federatu gabeko pertsonek antolakuntzak kontratatutako aseguru bat izango dute.
  9. Ezinbertzekoa izanen balitz, antolatzaileek ibilaldia eteteko eskubidea erreserbatzen dute.
  10. Antolakuntzak, arau hauetan biltzen ez den edozein aferaren inguruan erabakiko du.

Xehetasunak

Jardueraren hasiera

2025(e)ko maiatzaren 25(a), Igandea 07:00

Jardueraren bukaera

2025(e)ko maiatzaren 25(a), Igandea 16:30

Ize-emateraen haisera

2025(e)ko apirilaren 28(a), Astelehena 08:00

Izen-ematearen bukaera

2025(e)ko maiatzaren 23(a), Ostirala 23:59

Plaza libre

51