Jardueraren argibidea
IKASTAROAREN PREZIOA 290€.
Aldez AURRETIK egindako izen-emateak, hau da izen-ematea irekitzen denetik martxoaren 5 arte, %20eko DESKONTUA izango du Beraz, egun horietako prezioa 232.50€ izango da. Martxoaren 6tik aurrera prezioa 290 eurokoa izango da.
Mendi federatuentzako ikastaroa (Nafarroako mendi federazioaren edo beste mendi federazio autonomiko baten lizentzia).
2 eguneko ikastaroa.
Ikastaro honetan aurrekoan ikasitako oinarrizko maniobrak berrikusiko ditugu eta horrela, korridoretan, ertzetan eta izotz hormetan ibiltzeko behar ditugun teknikak ikasiko ditugu.
Eskaladako soka taldearen dinamika ikasiko dugu eta zenbait egoera eta bidetara aldatuko dugu.
EDUKIAK:
• Pioleta eta kranpoiak erabiltzea.
• Norbera gelditzea.
• Segurtasun teknikak elurrean.
• Rapela.
• Elkarguneak.
• Elur jausiei buruzko hitaldia.
BEHARREZKO MATERIALA:
* Kranpoiak
* Kaskoa
* Pioleta
* Arnesa, zortzia eta mosquetoia
* Egunetako janaria eta edaria.
* ARVA
* Larruazala eta ezpainak babesteko krema
PREZIOAREN BARNE:
*Egun bateko ostatua aterpean, pentsio erdian.
* Irakaslea
Joan-etorria ez dago prezioaren barne.
EZ DUGU DIRUA ITZULIKO, EGURALDIA EDO BESTE ARRAZOIENGATIK ANTOLATZAILEAK IKASTAROA BERTAN BEHERA GERATUKO DELA ERABAKITZEN BADU IZAN EZIK.