Jarduerak

Jardueraren zehaztasunak

Zehaztasunak Fitxategia behera kargatu Kokapena Web E-mail
Nafarroako Mendi Ibilaldien Zirkuitua Ibilaldiak

BAZTANGO XXVI. MENDI ITZULIA Oronoz-Oronoz (FEDERATUAK)

S.M. BAZTANGO

salneurria10,00 € lekua389/500 lehiaketaEz
JARDUERAREN HASIERA2019/05/26 07:00 JARDUERAREN BUKAERA IZEN EMATEAREN HASIERA2019/04/27 10:00 IZEN EMATEAREN BUKAERA2019/05/24 18:00
Ibilbidea A: 32 km (2.000 m.ko malda)

Ibilbidea B: 28 km
(1.400 m.ko malda)

Irteera Oronoz-Mugaireko frontoitik (lehenagoko San Martin ikastetxea).

Online egiteaz gain, posible da izena ematea ibilaldiaren egunean bertan goizeko 6:15etatik aurrera.

ARAUAK
1. Izena emateko ordain saria: 12 € (federatuak 10 €).
2. Izena ematean parte-hartzaile bakoitzari emanen zaion kontrol txartela, kontrol guzietan erakutsi beharko da.
3. Irteera 7etatik 7:30etara burutuko da.
4. Kontrol postu bakoitza txarteletan agertzen den ordutegi minimoan irekiko da. Kontrola irekia ez badago ez da txartela sinatuko eta ezingo da jan-edana bermatu.
5. Ez da inolako sailkapenik egonen.
6. Ibilbidean zehar osasun postuak izanen dira.
7. BAZTANGO MENDIGOIZALEAK taldea ez da ibilaldi honetan edo haren ondorioz gerta daitezkeen istripu edota eritasunen erantzulea izanen. Parte hartzaileek ez dute kalte ordainik eskatzeko inolako eskubiderik.
8. Ezinbertzekoa izanen balitz, antolatzaileek ibilaldia eteteko eskubidea erreserbatzen dute.
9. Antolakuntzak, arau hauetan biltzen ez den edozein aferaren inguruan erabakiko du.

Hau EZ da mendi lasterketa bat.